Blogak sortu eta kudeatu

Erabiltzailearen aurpegia
“Blogak” atalean, “Blog Berria Sortu” jartzen duen lekuan sakatu behar duzu blog berri bat sortzeko. Saioa hasita ez bazara egon saioa hasteko leihatila agertuko zaizu. Behin saioa hasita bloga sortzeko lehen pausua azalduko zaizu. “Izena” zure webgunearen izenburua izango da, blogaren buruan agertuko dena. “Deskribapena” baliagarria da beste erabiltzaileek zure bloga zertaz doan jakin dezaten sartzen diren lehen aldian. “Helbidea” da zure bloga izen bakarrez bereiztuko duen izena. Behin hutsuneak behar bezala beteta, “jarraitu” botoiari sakatu. Azaltzen diren argibideak jarraituz hurrengo pausuak bloga konfiguratzeko dira, beranduago hauek aldagarri diren harren. “Mahaigaina” atalera heltzeko bi era daude: bata bloga sortzea, konfigurazioa bukatu ondoren horra eramango baitzaitu. Bestea “Blogak” ataletik, blogen sarrera orria, “Bloga Kudeatu” sakatuz da. Behin “mahaigaina” atalean, zer egin nahi duzun galdetzen zaizu. Blog bat baino gehiago sortu baduzu, aldaketak egiteko aukeratuta agertzen den bloga azkenengoz erabilia da, beraz beste baten gainean mezuak sortu edo aldaketak egin nahi badira, lehendabizi aukeratu bloga. “Kudeaketa panelera sartu” zaitezke zuzenean beti “Mezuen zerrenda” erakutsiko zaizularik. Behin kudeaketa panelean egonda fitxa-muturretatik nabigatu ahal duzu. “Laster Bideak” aukeratu ezkero zuzenean agertuko zara dagokion fitxan. Fitxa-mutur bakoitzare azpian aukerak daude, aukeratua dagoena azpimarratuta dagoena delarik. Ezkerretik eskumara: Aukerak:Bloga: “Bloga kudeatu” atalean zure blogaren izenburua aldatu dezakezu, baita deskribapena ere baina ez blogaren helbidea. Zergaitik? blogetako mezuak kanpotik lotzen badituzte. helbidea betirako berdina izan behar da, bestela kanpoko loturak apurtu egiten dira. Zure mezuen gainean beste erabiltzaileek komentarioak egin ditzazkete. Mezu bat sortzerakoan agertzea nahi duzun balio lehenetsia hemen aldatu dezakezu. Horrela mezu bat idaztera zoazen bakoitzean aukera hori agertuko da aukeratua. Hala ere beti alda dezakezu mezu bakoitzak erantzunak jaso ahal dituen ala ez. “Aldaketak gorde” botoia sakatzean bakarrik gordeko dira aipatutako aldaketa hauek. “Bloga ezabatu” atalean dagoen botoia sakatu ezkero bloga, eta bertako mezu eta lotura guztiak ezabatuko dira (Argazkiek lotura galtzen dute, baina argazki biltegian geratzen dira, ez dira ezabatzen). Hala ere berriro galdetuko zaizu ziur zauden jakiteko. Mezuak:Mezu bat idatzi: “Aukeratu bat” jartzen duen zerrendan mezuaren gaia aukeratu behar duzu, bestela sailkatu gabe geratuko da, eta horrek beste erabiltzaileei bilaketak zaildu egiten dizkie. Komentarioak “Kontrolatuta” egitea aukeratzen bada, izena eman duten erabiltzaileek bakarrik egin ahal izango dituzte. Horrek erabiltzailea nor den eta beti bera dela ziurtatzen du. Komentarioak “Libre” egitea uzten bada, edozeinek erantzun ahal izango ditu, aikor.com-eko erabiltzaile izan ala ez. Horrek abantaila bezala jendearen parte hartzea handitzea dakar, baina komentario desegokiak agertzea ere baliteke. “Libre” aukeratu harren erabiltzaile bat izena emanda badago, bere izenean agertuko da mezuan. Izenburua derrigorrezkoa da eta ez dira HTML etiketak onartzen. Mezuan berriz onartu egiten dira, baina ez "iframe" eta "script" erakoak. Hau kanpo-kode gaiztoa ekidin eta webgunearen segurtasuna bermatzeko egiten da. Argazkiak argazki biltegitik aukeratu daitezke edo bertatik jaso, zerrendan lehenengo argetzen dena izango delarik mezua lagunduko duen argazkia nagusia. Argazki nagusi horren kokapena eta tamaina ikonoek azaltzen duten eran jartzeko aukeratu ezkerreko lehen ikono-lerroan non kokatuko den argazkia eta hurrengo ikono-lerroan argazki horren tamaina. “Jatorrizko tamaina” jartzeko era dago, baina neurriak blogaren estrukturatik ateratzen badira baliteke blogaren itxura ankazgora jartzea.