Argazkien atalean behin saioa hasita bi motatako aukerak ikusten dira. Urdin kolorekoak izena eman gabe ere agertzen direnak dira, eta argazkiak ikustera bakarrik ahalbidetzen dute. Arrosa kolorekoak ordea erabiltzailearen argazkiak kudeatzeko balio dute.
Aukera nagusiak hauek dira:
Argazkiak jaso aukerarekin geihenez argazkiak binan-binan jasotzeko orria agertzen da, zerbitzaria blokeatuta geratu ez dadin. Argazkiak jaso ahala ikono txiki gisa agertuko dira behekaldean, ezabatzeko ikonoa alboan dutela (paperontzia eta gezi gorria). Argazkiak jaso ahala publiko egingo dira aikor.com webgunean.
Beraz argazkiak jaso ondoren “Hurrengoa†jartzen duen botoiari sakatu eta “Editapen anitza†egiteko panelera eramango gaitu. (beherago jarraituko dut panel honekin).
Argazki guztiak kudeatu sakatu ezkero argazkiak txikian ikustekoaren antzeko orrira eramango gaitu. Eskuineko panela itxita badago, arratoia argakien gainetik pasatzean argazki bakoitzaren propietateak eta aukerak erakutziko ditu.
Argazkiak taldean editatu, album batean sartu, tagak erantsi edo ezabatzeko eskuineko panela zabaldu behar da gezi morea sakatuz. Panela zabaltzean argazki txikiak panelera eraman daitezke bai klik gainean eginez edo bai herrestatuz. Argazkiak paneletik ateratzeko gainean klik egin.
Behin argazkiak panelean sartuta, taldean egiteko aukera batzuk eskaintzen dira, ezkerretik eskumara: Tagak erantsi, Existitzen den album batera argazkiak gehitu, Argazki hauekin album berri bat sortu, Paperontzira bota, eta Editapen anitza.
Editapen anitza atalean argazki guztiak kargatzen dira, bakoitza fitxa ezberdin batean erakusten delarik. Bertan izena, deskribapena eta tagak edo etiketak editatu ditzakegu, baita erabiltzaileek zein baimen duten. Berez publikoa da, horrek aberasten bait du webgunea, baina aukera erabiltzailearengan dago.
Aldaketak momentu batean gordetzeko “Gorde†botoia sakatu, fitxa batean sartutako tagak beste fitxetan argetzeko adibidez, edo egindako lana konexioaren arazoengatik ez galtzeko. Azkenean “Gorde eta amaitu†sakatu edizio panelera bueltatzeko.
Tagen bidez bilatu aukerak erabiltzaileak erabilitako tagak soilik erakusten ditu, edizio panelean sartu nahi direnak errezago aurkitzeko.
Argazki albumak atalean “Album berri bat egin†lotura sakatuz bi fitxadun panel bat agertuko da. Ezaugarrietan albumaren izena eta deskribapena idatzeko hutsuneak daude. Gainera talde edo erabiltzaileei albumaren gainean baimenak emateko aukera ematen da.
Argazkiak fitxan argazkiak erantsi edo kendu egin daitezke. Urdin koloreko kutxan orain arte sartuta dauden argazkiak agertzen dira. Argazkiak kendu edo gehitzeko gainean klik egin.
Aldaketak gauzatzeko Gorde edo Gorde eta amaitu botoiari sakatu.
Paperontzian ezabatutako argazkiak daude. Kolore ezberdineko koloreak dituzte, paperontzia betetzean automatioki ezabatuko diren argazkiak gorriz azalduz.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).