Altzora Taberna ibiltariaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Altzora 2011ko api. 1a, 00:00
Zer esan gura dot izenburu bitxi horregaz? Hara, jakin badakizue zer den Taberna Ibiltaria, bai, adiskideok, Txorierriko txoko eta bazter guztiak aspalditik musikaz eta kantuz alaitzen ibili dabilen taldea. “Altzora” horren berri, ordea, inork gutxik dauka, oraindino behintzat. Ba, jakizue, gure eskualdean euskararen erabilera zabalagotzeko asmoz, Sondikan oraintsu sortutako elkartea dela. Horixe dogu helburu guk, Altzorako bazkideok, eta horretan jardungo dogu, sutsu jardun ere. Kontua da, gure lehenengo agerraldian Taberna Ibiltaria izan genuela ondoan. Bai laguntza estimagarria! Bariku bateko iluntzean batu eta tabernaz taberna ibili ginen (zelan bestela, talde horren eskutik?) herritik, non zer abestu alde batera laga barik. Norbaitzuek, eztarria abesteko erabili beharrean, sarritsutan zurrutari gogoz emoteko erabili eben, bai ba, izenik ez dot aipatuko, baina. Entzun dotenez, bat baino gehiago ia egunsentian etxeratu zen. Hori da, hori, euskararekiko atxikimendua! Edozelan ere, ekitaldia txit goxoa izan zen, eta den-dena Taberna Ibiltaria taldeko lagunei esker. Izango al dogu errepikatzeko aukera asko! Amaitzeko, zera, bazkidetza kanpaina egiten hasi garenez, Sondikako euskaltzale guztiak, euskaldunak edo erdaldunak izanda ere, gonbidatzen zaituztegula, gure artera etor zaitezeen. Baiezkoa emoten badozue, ez zaree damutuko, ez horixe, eta gainera, Euskalerriko hizkuntza zaharrari, askok bihotzean daukazuen, baina, zoritxarrez, ahoan gutxik darabilgun hizkuntza maite horri, mesede galanta egingo dautsazue. Hona hemen Interneteko gure helbidea: altzora.ee@gmail.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).