Kepa Zelaia Altzora Enean

Erabiltzailearen aurpegia Altzora 2011ko mai. 17a, 00:00
_Kak-kax-kax!!! _Atea izan da, neuk zabalduko dut. _Altzora Enea da hau? Kazeta jenderik ez da hemen izango, ezta? Nor eta Kepa Zelaia agertu zaigu Sondikan atzo! Txirrindulari handien medikua! _Ez, gizona, sartu barruraino, trankil. Apal eta zarata handi barik, geure aurrean jarri eta egur polita jasotako kirol eta kirolarien gainean jardun zaigu. Asko jakin eta den-dena esan nahi ezta bezala, ziklisten osasun, elikadura eta ahalmen mugagabeez jardun zaigu. Polito eta luze. Ordu eta erdian, altzoratar jakingoseen galderei aurre eginez, EPO, nandrolona edo hematokrito bezalakoak geuretartu eta jakintsuago egin gaitu inoiz kirol txakur honekiko interesa eduki dugunok. _Ez dakit lar berba egin ez ete dudan... Benetan ere ez dago kazetaririk hemen? Joan naiteke? _Bai, Kepa. Eskerrik asko, gure lehenengo gonbidatu horri. Plazer handia izan da, zulako asko etor dakizkigula bisitan!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).