Sondikar petoa naiz ni
Txorierri handikoa
euskeraz jakin badakit
amak emonda altzoan
baina lagunekaz beti
erdera dut nik ahoan
Eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
Kanpotik ziren etorri
aspaldian gurasoak
euskaldun nahi ninduten ta
sartu nintzen ikastolan
erdera nahiko genuen
euskeraz gu nora joan?
Eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
Abertzale sutsu gara
euskera dugu etxekoa
etxeko txikiei baina
erderaz oso-osoan
asaba za(ha)rren altxorra
nork jasoko du ba holan?
Eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
Halantxe behar zuen ta
sortu genuen Altzora
mundu honetatik zorrik
nahi ez baduzu eroan
elkartu gugana eta
euskeraz bete ahoa
Eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
eistazu euskeraz
sondikar eistazu euskeraz
Asier B.