Urtarrilaren 3an 2012ko gure lehenengo ekintza antolatu genuen. Sondikako kultur etxean Koikilirekin topo egin genuen eta bere bizitzaz, euskararekin izandako hartuemanaz eta Athleticez berba egin genuen. Sondikako hainbat umek aretoa bete zuten eta hauek gatza eta piperra bota zuten lapikora, jo ta su galdera zorrotzak eginez. Amaieran 5 baloi eta kamiseta bat zozketatu genituen. Neguko arratsalde berotsua eman genuen lagun artean.
Hementxe bideoa eta hainbat argazki