Sondikako inauteriak -Taberna ibiltaria-

Erabiltzailearen aurpegia Altzora 2012ko ots. 26a, 00:00

Otsailaren 24an, ostiralean, Sondikako inauterien hasierarekin, gure kamisetak karpan salgai ipini genituen (piloa saldu bagenituen ere, lasai egon, oraindik ere badaudela) Inauterietako jai batzordearen mezuarekin batera, gure Alfon Castrok ere berba egin zuen inauteriak ahalik eta giro euskaldunean bizitzera animatuz. Gero, Taberna ibiltariarekin atera ginen kantu poteoan. Iaz bezala, giro ederra izan zen herrian eta gauak luze jo zuen askorentzat. Hementxe duzue gure you tubeko kanalean egun horretako bideoa eta argazkien diapositiba. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta guantanameraren doinu alaian Sondikari abesteagatik: Eistazu euskeraz..... Sondika eistazu euskeraz...