1512-2012 Nafarroa bizirik

Erabiltzailearen aurpegia Altzora 2012ko mai. 10a, 00:00
1512-2012 Nafarroa bizirik Nafarroako erresuma galdu genuela 500 urte betetzen diren honetan, hitzaldi interesgarria izan dugu oraintsu Sondikako Kultur Etxean Patxi Abasolo historialari iruñearraren eskutik. Urteurren garrantzitsu hau gogoratzeko, 2007an sortu zen 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena eta sendo dihardute aurtengo ospakizunak prestatu eta Euskal Herrian batetik bestera hitzaldiak ematen. Sondikako hitzaldira 40 bat lagun elkartu ginen eta, dokumental labur bat ikusi ostean, Nafarroan gertatua “atxekitze baketsua” baino gehiago inbasio garbia izan zela ulertu genuen; historiaren egiak ezabatzeko akulturizatze bide ilunak zeintzuk izan diren ere ezagutu genuen Patxiren ahotik. Entzuleon jakinminak bultzatuta berehala joan zitzaigun ordu eta erdia, noizean behin behar dugun kontzientzia astinaldia egiteko nahikoa itxura batean. Aski izan ez zuenak, ordea, Konkistak 500 urte. Ezabatu ezin izan zuten oroimena liburua eskuratu ahal izan zuen eta, antza denez, ale guztiak saldu zirenean, jakingosez geratu ginen. Amaitzeko, mendebaldeko naparrok ere, ekainaren 16an Iruñean izango den martxa nazionalean parte hartzeko gonbidatuta gaudela bota zigun Patxik Nafarroa Bizirik-en izenean. Altzoraren eta txorierritarron izenean, eskerrik asko!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).