Atera tekla

Erabiltzailearen aurpegia Altzora 2013ko mai. 24a, 00:00
"Atera tekla" Sondikako euskara elkartean abian jarri dugun egitasmoa da. Kaleak eta dendak euskaraz sortuta diren esaldiez bete nahi dugu. Esaldi hauek pegatinak dira eta nahi duenak eskuratu ditzake tekla ateraz. Esaldiak hainbat gaitan sailkatuta daude: maitasuna, abestiak, piropoak, zita filosofikoak... Gure helburua da euskara kalera gehiago hurbiltzea eta jendeari oparia ematea. Beraz, Atera tekla kalean topatzen baduzu, ez izan lotsarik. Aukeratu gehien gustatzen zaizun esaldia eta atera. Nahi duzun tokian ipini ahal izango duzu..." http://www.youtube.com/watch?v=P3RUTjOYQdQ

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).