Iragana orainera ekarri dugu

Erabiltzailearen aurpegia Atxinako Argazkiak 2008ko api. 30a, 00:00
Nori ez jako gustatzen joandako denborak gogoratzea? Zelangoak ginan atxinako argazkietan ikustea; senideak, lagunak, zenbat aldatu dogun, zein antza duen horren seme edo alabak... Aikor! aldizkarian atal barri bat zabaldu dogu. Lantzean behin argazki zahar bat aterako dogu. Batzuen izenak badakiguz; faltan diranen barri emoteko zuri eskatzen deutsugu. Baten bat ezagutzen badozu, edo gure datuak ez badira zuzenak, halan jakinaraztea eskertuko geunskizu. Zelan? 944523447 telefono zenbakira deituz aikortxori@yahoo.es helbidera idatziz edo errazago blog honetan bertan behean agertzen den "erantzunak" atalean sartu eta mezua utziz Izen guztiak jakin ostean, barriro argitaratuko dogu argazkia.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).