Iparraldea itxialdian, etxebizitzatik 10 kilometrora bada ere. Baina behintzat, Frantziako Asanbleak hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du bozkaz. Matematika ondo ikasiko dute orain ume koitaduek? Matematika errazagoa ei da erdaraz, erdara hori edozein dela ere. Lar aurreratzen nabil beharbada, eduki-irakasgaiak, inportanteak, euskaraz emateko eskumena onartuko duten ere ez dakigu eta.
Hona 1.113 karakteretan kabitzen zaizkidanak. Baina ez pentsa horretaz ere kexaka natorkizunik, Aikor!-ek gehiago eman nahi eta nik minimoa negoziatu nuen eta.