Joan den asteburuko zapatuan, Elizondora joan ginen mintzaeguna ospatzera. Geure neba-arrebak ezagutzeko aukera izan genuen eta, hainbat euskal azenturen artean, gure hizkuntzaren aberastasunak altxorra miresgarriago eta distiratsuago bihurtu zuen. Urrezko hitzak geure mihietan dantzan, ardoarekin ugalduz joan ziren, elkarrizketa paisaia baino sakonago eginez.
Elizondoko karrikak aipatzekoak dira, harrizko etxeak lorez jantzita eta herritarrak balkoietan, agurra ezin politagoa! Iritsi bezain laster hamaiketakoa gure zain zegoen: txistorra, tortilla, gazta, ardoa eta sagardoa. Berba gutxi, baina ondo asetu ginen. Indarberrituta eta gogotsu herria ezagutzera gonbidatu gintuzten. Euskalduna izateaz harro, neure buruari etengabe : “Ba al dago herri itsusirik Euskal Herrian?†Baten bat egongo da, baina gutxi... Auto-estima goian eta ondo lagunduta, bazkaria goxo-goxoa iruditu zitzaigun. Janaria alde batera, inguratzen ninduenaz beteta egun zoragarria pasatu nuen, konturatu orduko, berriro autobusean.