BIZI GURE KULTURAN!

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2009ko mai. 25a, 00:00
Aurkeztu dogu kanta!!! Dorretxea lepo bete gendun! Kanatariak, musikariak, herritarrak,… danak kanta barria entzuteko irrikitan. ESKERRIK ASKO DANORI!! Eta Zorionak egindako behar ederragaitik!!! Batez be, mila-mila esker Igon eta Edurtzetari! Mundialak zarie!! Hementxe deukozue letra. MUSIKA eta BIDEOKLIPA laster izango doguz ikusgai gure blogean. (Momentuz, Lagatzuren blogetik deskargatu zeinkez).
BAIETZ BURUZ IKASI!!!!!!
BIZI GURE KULTURAN!!
Aspaldi hasi gendun euskal bultzadaren garaia eta urteak pasa ahala Zamudion bete da nahia. Orain adierazi nahi genduke zein dan herri honek dauan maila ta horregaitik ospatu daigun gure herriko euskal jaia! BIZITZA DOGU KULTURAN BIZI GAITEZAN GURE MODUAN!! Harro egon gintezke orain arte egindako lanaz eta egindako danaz aparte euskalduna dogun bailaraz. Horregaitik jorratuko dogu geure ospakizuna euskaraz. Euskal kultura eta hizkuntza hemendik indartzera goaz! BIZITZA DOGU KULTURAN BIZI GAITEZAN GURE MODUAN!! Dantzari,koplari,txalapartari orain Zamudio kantu kontari. Aizkolari txistulari,albokari Euskal jaia dogu danon opari. BIZITZA DOGU KULTURAN BIZI GAITEZAN GURE MODUAN!!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).