Jakin dakizuenez, Edurtzeta, panderoko irakaslea, ezkondu egingo jaku eta hilabeteko oporralditxoa hartuko dau. Baina, Edurtzetak saiorik emongo ez dauan arren, guk ez daukagu oporrak hartzeko gogorik eta lau orduko kanta ikastaroa antolatuko dogu Mikel Markez abeslari ezagunagaz batera.
Pandero-joleak dozue lehentasuna baina danontzat dago zabalik deia. (Pandero-jole txikitxoen gurasoak eurekaz batera etortzea komeniko litzateke)
NON ETA NOIZ?
Saioak Zamudioko dorretxean izango dira ondoko egunetan.
Bi talde antolatuko doguz, “seietakoa†eta “zazpietakoaâ€, eta talde bakoitzean 30 lagun inguru alkartzeko gogoa.
Zein taldetan egongo zarien esateko apirilaren 30a baino lehen gure telefono edo emailean esan, mesedez:
bertokozamudio@hotmail.com edo 615.74.95.68/ 615.74.95.70