Fitxategiak blogean nola eskegi

Erabiltzailearen aurpegia Blogatek 2007ko urt. 17a, 02:33
Hau zuon blogetan argazkietatik aparte beste fitxategi batzuk eskegi nahi duzuenontzat da. Aspalditik existitzen dira box.net bezalako webguenak baina ez dira oso ezagunak; erabilgarriak ordea bai. Giga bateko espazioa doainik ematen dute gehienek. Nire esperientziagatik, box.net gomendatzen dizuet, nire gogokoena baita. Gainera blogarientzan pentzatuta, Box Lite atera dute, torpetxoagoak direnak ere errez erabiltzeko. Pausuak hauek dira: 1) http://www.box.net/lite/ helbidean sartu. 2) nahi duzun fitxategia arakatu eta aukeratu (10 Megako muga duzu) 3) eman UPLOAD botoiari 4) kopiatu Public Link-en azpian jartzen duena nahi duzun tokian. HTML ez dakizuenontzat, hona emen nola erabili kode hori; <a href="http://www.box.net/public/j4d2p527q2">Egin klik hemen fitxategia.zip jaisteko!</a> adibidea: Egin klik hemen fitxategia.zip jaisteko!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).