Mª Asun García Gallo | Barra terapeuta

Duela 17 urte, Sondikako Txamo tabernan hasi zen lanean Mª Asun, gaur egun bikotekidea den Fran Joyera Casado tabernaria barra-lanetan laguntzen. 07:00etan hasten da lanean eta pertsonekin hitz egitea  izugarri gustatzen zaio. “Txamo terapia saioa da, eta zerbitzaria jendearen arazoak entzuten dituen psikologoa da”, esan du. Hortaz, dibana baino, barraren bestaldean tratatzen ditu bezeroen arazoak.

Arazorik badozu

jo Asunengana,

taburete bihurtu

leiteke dibana.

Sarritan baikorrago

ikusten da dana

hartzean kafe gozo

eta pintxo bana.

 

Itallen Bertso Eskola