Elena Caballero, La Basu | Gerra-erregina

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti, kazetaria

a: Jon Goikouria Larrabeiti

Duela 20 urte, lagun batek rap amerikarraren kasete bat oparitu zion Elenari, argazki-kamerara barik beste nonbaitera begira dagoenari. Bonbo eta kutxek guztiz txunditu zuten. 

Hor hasi zen bere ibilbidea, orduan gizonezkoen mundua zen horretan borrokari etsi gabe. Erdaraz hasi arren, laster igaro zen euskarara, eta bai euskaraz, bai erdaraz rapeatzen duen lehen emakumea dugu La Basu. Derioko San Isidro jaietan izan genuen Ni Naiz Izotz Erregina diskoko abesti batzuk aurreratzen.

 

www.jongoikouria.com

 

 

Emakume ahots bat

mikrotik jo ta su

euskaraz rapeatzen.

Egiogun kasu!

Errimadun egiak

behin altu behin baxu.

Topikoak apurtuz

badator La Basu.

 

Itallen Bertso Eskola