Loiuko auto klasikoen kontzentrazioa, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti

Eguraldi ederrak lagunduta, Loiuko Udalak auto klasikoen topaketa antolatu zuen atzo, urriaren 8an, zazpigarren aldiz. Guztira ia 200 autok hartu zuten parte bertan eta giro itzela egon zen goiz osoan zehar. Hainbat kategoria ezarri ziren eta herritarrek euren botoa eman ahal izan zioten gehien gustatzen zitzaien autoari. Gainera, Udalak hamaiketakoa eskaini zuen Aurregoiti jatetxean. Jon Goikouria Larrabeitik eskaini digu argazki-galeria.