Ariane de Domingo | Gorputza eta adimenaren kultua

Mens sana in corpore sano esan ohi da. Txikitan zaldiketan hasi zen Ariane, gaztetan aerobika landu zuen, eta gaur egun fitnessaren munduan dabil, pisuekin eta gimnasioko makinetan gora eta behera. Gorputza gaur zaintzen ez badugu, etorkizunean medikuek zaindu beharko digutela irakurri zuen behin derioztarrak. Ariketa fisikoa uste baino askoz gehiago dela aipatzen du: depresioak ekidinez eta autoestimua handituz. Sasoian egoteaz gain, irribarretsu eta pozik agertzen da argazki guztietan Ariane. Nola bestela?

 

Testua eta argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti

www.jongoikouria.com

“Mens sana in corpore

sano” esaldian,

beste argazkiren bat

behar zan agian...

liburu eder batzuk

gimnasio erdian

edo hiru- lau pesa

liburutegian.

 

Itallen Bertso Eskola

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).