Harri batez, txori bi

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria, kazetaria 2018ko mar. 22a, 09:00

Mikel Villanueva eta Arrate Ugarte, semea eta ama, argazkilaritza klasera doaz asteazkenero, Loiuko liburutegira. Amak 73 urte dauzka eta betidanik gustatu izan zaio argazkilaritza. 2017ko urrian udal tailerra egongo zela jakin zuenean, izena eman zuen. Filmedun Canon T50 modeloarekin agertu zen klasean. Semeak, ostera, 47 urte ditu eta Canon konpaktu digital batekin egiten ditu argazkiak. Generazio ezberdin bi dira, helburu berdinarekin: argazkilaritza ikasi eta gozatzea.