Fisioterapia ikasketak bukatu eta Frantzian lan egiten aritu ostean, Norak 2006an kontsulta ireki zuen Sondikan. Bertara, txorierritarrez gain, Bermeo, Gernika, Leioa, Bilbo eta Bizkaiko beste hainbat herrietako pazienteak datorzkio. Bere lanaz gehien gustatzen zaiona pazienteak laguntzea da. Profesionalaren esanetan, fisioterapeutak noizbehinka bisitatu beharrekoak dira, etorkizunean gertatu daitezkeen arazoak ekidin ditzaketelako.