Zarratzean bizitza
honetako atea,
ingurukoek mina
gorpuak bakea.
Gorkari miresmenez:
Ez al da artea
betikotasunari
forma ematea?
Itallen Bertso Eskola
Nork esango zion Patxi Zallo marmolari derioztarraren semeari udako behin-behineko lan horrek teknikari administrarien mundutik betiko urrunduko zuenik? Hirurogeita hamarreko hamarkadan krisiak gogor astindu zuen Txorierri eta aitak laguntza eskatu zion Gorkari. Errausketaren mehatxupean bizirik dirauen ogibidean 38 urte igaro ostean, hileta-arte hutsean aritzeaz gain, bezeroei tratu berezia eskaintzea maite du Gorkak.
Zarratzean bizitza
honetako atea,
ingurukoek mina
gorpuak bakea.
Gorkari miresmenez:
Ez al da artea
betikotasunari
forma ematea?
Itallen Bertso Eskola