Evarista Meabe eta Edurne Lekanda, ibiltari adoretsuak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti, kazetaria 2018ko aza. 29a, 10:02

Alargundu eta Evarista eta Edurne bakarrik geratu ziren etxean. Denborari aurre egiteko, kirola egitea erabaki zuten. Eguraldiak uzten dienean, 94 eta 89  urteko andreek lau kilometroko ibilbideak egiten dituzte Derioko Landabarri, Bidebarri, Errekalde eta Larrauri auzoetatik zehar. Bendejera eta mirabea izan direnek gai asko jorratzen dituzte pausuz pausu bizkaieraz: herriko nondik norakoak, antzinako bizimodua… eta nola ez, eguraldia.

Iraganari eta

orainari bista,

hankak eta mingaina

ez dabiz erdizka.

Gu zuen pausoeri

segika gabiz ta

mosu bana Edurne

eta Evarista!

 

Itallen Bertso Eskola