Paul Sirats Barandika Garcia I Eskua eta maisua

Gure lurraldean dagoen artistenganako kultura faltak eta izandako lan-eskarmentuak marrazketa hiru urtez bertan behera uztera eraman zuen larrabetzuarra. Oposizioak prestatzen hasi zen, baina ez zituen gainditu eta horrek berriro marraztera eraman zuen. Gaur egun, @paulsirats Ilustratzailea eta Concept Artista bezala jaio da, eta laster kaleratuko den Mad Max bideo-jokoaren pertsonaiak, ibilgailuak eta agertokiak diseinatzen dabil, Valentzia eta Los Angeles Universal School unibertsitateak bere lanari adi daudela.

Ideiak irakiten

ta burua sutan,

magia eta sormena

atzamarren puntan.

Nahiz funtzionaritza

geratu lekutan,

kale egitea be

ona da batzutan.

 

Itallen Bertso Eskola