Anabel Cacho, tiki-takaz bizitzen

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti

Erlojugintzako komertziala zen Anabel; eta senarra, erlojugilea eta bitxigilea. 2007an, Derioko Nahikari erloju-denda hartzera animatu ziren, eta harrezkeroztik denboraz bizi dira. Erlojuak eta bitxiak saltzeaz gain, konponketez arduratzen dira pieza ñimiñoez betetako dendaosteko mahaian. Mugikorrek eta kirol-erlojuek eragin kaltegarria izan dute erloju klasikoen salmentan, eta eguneko bezero potentzialak 40 urtetik gorakoak dira.