Maria Emilia Sanchez, iragarpen guztien aurka

Erabiltzailearen aurpegia a: Jon Goikouria Larrabeiti, kazetaria 2019ko api. 23a, 09:58

Sondikako eta Loiuko auzotar askok erraz ezagutuko dute Maria Emilia kaskoa kendu barik. Hogeita bat urte daramatza Correosen lanean; eta 17 urte, gure haranean, eskutitzak eta paketeak gurpil biren gainean banatzen. Txorierriko neguak gogorrak izan arren, motorra oso gogoko du Sanchezek, eta ez dago euririk, txingorrik edo haizerik emakumearen lana oztopatzen duenik. Izan ere, lanean oso gustura dago eta esaten du bertako jendea oso atsegina dela.

Ai Maria Emilia

correos, Correos...

Hartuko genduke guk

behar dan beste poz,

bankuen agiriak

baztertuta behingoz

maite doguzan horren

gutunak baletoz!

 

Itallen Bertso Eskola

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).