Maria Dolores Castaño I Adinik ez, euskara defendatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti 2019ko uzt. 10a, 13:44

Aurtengo Korrika Txorierritik pasatu zenean, 96 urteko emakumea Lauroetan ikusi genuen korrika, euskararen alde. Suhiak animatu zuen zapatilak janztera, eta, lekukoa eskuan, auzoko jai-batzordeak erositako kilometroan Korrikaren eredu bihurtu zen. Bilbon jaio zen Dolores, eta urte batzuk eman zituen Galdakaon. Alargundu zenean Lauroetara etorri zen, alaba eta suhiarekin bizitzera. Arratsaldeak herriko nagusien etxean ematen ditu, kartatan jokatzen.  

Doloresek maite dau 

libre ibiltzea,

karta joakoan lagun 

artera biltzea.

Diferentea dala

dogu aditzea,

nagusi izatea 

ta zahar sentitzea.

 

Itallen Bertso Eskola

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).