Eskerrik asko Gotzon
erlearen lagun,
liztor asiarraren
etsai maskaradun.
Gure erleak babesten
luzaroan jardun
gero eztia danok
dastatu dagigun!
Itallen Bertso Eskola
Erretratuetan aurpegia erakustea ezinbestekoa bada ere, kasu honetan justifikatuta dago. Hogeita hamaika urte inguru daramatza Gotzon Geldon erleak jagoten. Hasieran etxerako eztia ekoizten bazuen ere (erlauntzako 40 kilo eztia ekoiztuz), gaur egun zaletasunagatik jagoten ditu Txorierriko erleak, bereziki Asiako liztorren erasoengatik. Eskuz egindako egurrezko erlauntzetan bizi dira Gotzonen erleak, eta udako tenperatura altuak jaitsi eta liztorrak desagertu ahala irteten hasi dira, negua hasi baino lehen.
Eskerrik asko Gotzon
erlearen lagun,
liztor asiarraren
etsai maskaradun.
Gure erleak babesten
luzaroan jardun
gero eztia danok
dastatu dagigun!
Itallen Bertso Eskola