Jose Antoniok 20 urte daramatza su artean. Sukaldaritza ikastaroak ematen ditu Loiun, eta bost urtean errezetarik errepikatu ez duela aitortu du harro. Klase bakoitzak ordu bi irauten du, eta, sukaldariaren esanetan, ikasleak deskonektatzera eta gozatzera joaten dira bertara. Abendu amaieran, chefak hainbat taldetako ikasleak batu ditu eta Gabonetako menua prestatzeko erronka bota die. Urtea hobeto bukatu daiteke?