Zortzi txakur bueltaka,
behiz bizkor, behin bare,
baina nor da eskopeta
labur horren jabe?
Ehiztariak gustatzen
jakuz halan da be,
tiroa botata huts
egiten badabe.
Itallen Bertso Eskola
Berak hazitako zortzi setterrak beti alboan, Arkaitzek mendia eta ehiza maite ditu. Bost urte zituela aitaren eskutik murgildu zen ehiza munduan; eta ondoren, osabaren eskutik. Aretagako Sandike baserriko 37 urteko lagunak oilagorrak ehizatzen ditu Txorierrin, urritik urtarrilera. Txakurrei lepoko GPSdunak jartzen dizkie eta eskopeta labur bereziak erabiltzen ditu, oso teknika arina behar baita oilagorrak ehizatzeko.
Zortzi txakur bueltaka,
behiz bizkor, behin bare,
baina nor da eskopeta
labur horren jabe?
Ehiztariak gustatzen
jakuz halan da be,
tiroa botata huts
egiten badabe.
Itallen Bertso Eskola