LAINOMENDI 2016KO ISIDRO DEUNA JAIETAN

Erabiltzailearen aurpegia
Lainomendi taldeko dantzari guztiek parte hartu zuten zapatu arratsaldez eginiko dantza ekitaldian. Dantzari talde guztien agerraldi koloretsua ikusi zen Derioko plazan Idurre txistulariaren musikarekin eta Alaitz aurkezlearen eskutik. Dantzari txikienetik nagusienetara, denak gogotsu aritu ziren, gaztetxoenak lehenengoz eta gainontzekoak Lainomendin emandako denboran landutakoa erakutsiz.