Korrika bazkaria Derion

Erabiltzailearen aurpegia Txorierriko Aek Txepetxa Euskaltegia 2007ko mar. 26a, 10:14
Lagun onak txokoa. . Sukaldari finak, laguntzaile apartak. 65 pertsona eta materiala sarreran. Korrika 14ko Derioko argazkiak ikusgai pantailan. Orduarekin arazoak, ordutegi aldaketa aitzakia ederra, ezta?

Indabak, gozo-gozoak. Txorizoa, odoloste eta saiheskia. Ardaoa eta txakolina. Mahaietan mundua konpondu guran, berba eta berba, lagun giro ona. Ederra bazkaria.

Bideoak, Korrika 14 Txorierrin, Korrika 15aren bideoa eta bideoklipa. Baita Pirritx eta Porrotxen bideoklipa ere. Aurrera Korrika. Bazkaria 20 €, eta hainbat sari. Kamisetak, DVDak, poltsak, ...


Argazki gehiago: aikor.com-en.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).