KORRIKA17 Txorierritik argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Txorierriko Aek Txepetxa Euskaltegia 2011ko api. 29a, 00:00
KORRIKA 17 Txorierrira apirilaren 16an, goizeko 06:00etan sartu zen eta hiru ordutan Txorierritik karraderan ibili ondorenAltzagan Uribe Kostari pasatu genion Euskararen Testigua. Zintzo zintzo Larrabetzuarrak goizeko 05:30etan plazatik euren lekuetara joan ziren Aurreko gauean umeak ez zuten inongo pegarik ipini oheratzeko, hurrengo egunean prest egoteko KORRIKAra joateko galapan. Txorierriko hainbat gazteek ordea, bertso afarira joan ondoren gaupasa egin zuten KORRIKA itxaroteko. Korrikalari batzuk Txorierri osoa egin zuten, beste batzuk herri batzuk, besteak norberak aukeratutako kilometro edo metroak, egon zen aurrera joan zenik eta metros bueltatu. Batzu batzuk bizikletaz ere atzetik etorri ziren. Adin guztietako pertsonak ikusi genituen bide eta kale baztarretan KORRIKA babestu eta animatzen. Beti dago herri bakoitzean korrika aurretik antolatzen duen batzordea, bide guretzeak zaintzeko prestatzen dena, edo txokolatea egiteko, edo eta hainbat eta hainbat ekitaldietan parte hartzen laguntzen duena. Denori ESKERRIK ASKO eta aurrera EUSKALAKARIok!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).