BULTZA EUSKALTEGIAK, BULTZA EUSKARA!

Martxoaren 28an, euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko ekimenak Txorierrin.

AEK-k euskaklduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko abian jarri duen dinamikaren barruan, hainbat ekitaldi egingo ditugu Euskal Herriko zenbait herritan martxoaren 28an. Izan ere, herritarron bultzada nahi dugu, aurten ere, euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada kalean egon dadin. Ekitaldi xumeak izango dira, laburrak, osasun-neurrietara zeharo egokituak, kutsu alaia galdu gabe; izan ere, ekitaldiaren egitarauan, 12:00etatik 12:30era, herri guztietan, besteak beste,  abestu egingo  dugu. Batetik, Euskal Herrian Euskaraz kantu ezaguna eta, bestetik, hitzordu honetarako sortu den "Lekukoa mingainean" abestia.

Hori dela eta, Txorierrin egingo diren ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dugu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).