Ikasi euskara bidelagunik onenarekin.

Irailaren 28ra arte zabalik dago Txorierriko Txepetxa AEK euskaltegian izena emateko epea.

2022-23 ikasturterako matrikula zabalik dago irailaren 28ra arte. Euskara ikasteko, hobetzeko, azterketa ofizialak prestatzeko eskaintza zabala dugu, astean 5, 6 edo 8 orduko ikastaroak; baita autoikaskuntza eta online ikastaroak ere. Gainera, herrian bertan ikasteko aukera dago eta hainbat dirulaguntza eskura daitezke (HABE, Txorierriko Mankomunitatea, Larrabetzuko Udala, Erandioko Udala). Ez itxaron gehiago eta ikasi euskara bidelagun onenarekin.