Azken Aikor aldizkarian aikorlagun kanpainari buruzko informazio hau zetorren. Interesekoa izango delakoan, blogera ekarri nahi izan dugu. Eta gogoratu aikor.com berritua gutxi barru izango dela martxan.
Aikor! aldizkariak bost urte beteko ditu laster, eta ibilbide horretan hainbat helburu lortu ditu: bertako informazioa euskaraz txorierritar euskaldun gehienei helaraztea, erdaldun asko eta asko euskarara eta euskaldun mundura hurbiltzea, txorierritarrak sarri protagonista bihurtzea, publizitaterako euskarri euskalduna eta egokia izatea ...
Baina badu, hala ere, gabezia bat, beste tokiko aldizkari batzuek lortu dutena, hau da, ez du irakurleon, herritarron laguntza ekonomikorik. Hori dela eta, abian jarri dugu Aikor!lagun kanpaina, zeure eta euskaltzale askoren laguntza jasotzeko.
Kanpainaren helburuak ez dira ekonomikoak soilik, badugu-eta beste helburu nagusi bat, Txorierriko euskaltzaleon sare bat osatzea, alegia.
Zuk ere sare horren partaide izan nahi baduzu, bide hauek dituzu:
- Bete herrietan eta aldizkarian bertan dauden Aikor!lagun fitxak eta postaz bidali.
- E-mail bat idatzi aikortxori[abildua]yahoo.es helbidera.
- 94.452.34.47 telefonora deitu
- Edo zure herriko euskara elkarteko kide bati esan.
Behean aurkituko dituzun derioztarrak Aikor!lagunak dira dagoeneko. Hurrengoa ZEU.
Belen Gana, Aek-ko Txepetxa euskaltegiko zuzendaria. Elkarren berri izateko eta kulutraren danborila eragiteko dogun Aikor! aldizkaria. Denon artean hobetu eta eustea da txorierritar jatorren erronka.
Imanol Ormaza, Derio Ipar-Alde abesbatzako zuzendaria. Aikor!lagun eginda, aldizkaria ez ezik euskal kultura eta kantak ere babesten ditugu.
Leire Begoña, Leire Begoña ileapaindegikoa. Gure hizkuntza modan egon behar delako beti.
Alaitz Zabala, Lainomendi dantza taldeko kidea. Txorierriko euskaldunok batzen gaituen aldizkaria delako.
Egoitz Arruza, abadea. Euskerea Txorierriko lehena eta geroa dalako.
Angel Garitano "Ondarru", Athletic-eko 2. entrenatzailea. Euskaldun guztiontzat, txorierritar guztiontzat. Zelan, ba, ez dogu Aikor! lagunduko? Poztekoa da zuen lana.
Juan Luis Goikoetxea, irakaslea eta euskaltzain urgazlea. Aikor! baikorra delako, etorkizun bikaineko gaztea.
Ixone Zubieta, Tximintx euskara alkarteko presidentea. Aikor! egiten dogunok jakiteko zenbat jente dekogun atzetik.