Larregain, sagardoa nonahi

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2007ko ots. 12a, 12:16

Derio. Zapatua. Larregain, autobusaren zain. Mungiarrak ahaztuta. Euren bila. Atzerapena. Hernanin tragorik ez heldu aurretik. Apeaderoa ala tren geltokia? Derioztar bi galduta Hernanin. Euria, lau busti baino, hobe bi. AEK organizaziñue.

Larregain, sagardoaren zain. Mendi puntan. Txotx ere bai. Txorisagarra eta potrokillo. Bizkaisagarra ere bai. Bankuak ez ditugu nahi. Tortillak. Makailua tomatean edo tomate barik. Txotx ostera ere. Sagardoa gora eta sagardoa behera. Txuleta noiz etorriko? Kupeletan dantza. Irriak eta barreak. Mungia eta Gatika , Zamudio eta Loiu, Larrabetzu eta Derio. Berbalagunak ere bai, tximintxekoak ere. Txorierri Handia (bilbotarrak ez gara, baina ia-ia).
Azken txotxa. Larregain, barreak nonahi, sagardoa lar ai-ai-ai. Hernanira. Voston. Axkoiti. Zarautz. Autobusean bertsotan (aupa Aitzol).

Hernani, parranda nahi. Bakoitza berera. Poteak eta tragoak. dantzak eta irriak. Ligoteorik bai? Laurak dira. Bueltatu beharra. Nor falta da? Azken zigarroak. Txiza egin beharra dago. Itziarren lotu. Deriora goaz. 6etan etxera.

Larregain, datorren urtean ere bai.

Hurrengoan, argazki kamara eroan (Belenentzat).


 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).