Datzozen ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia tximintx

Urtea aurrera doa ia konturatu barik. Gaur arrastian Derion 2007ko lehen eguena izango da, baina hemendik eta ekainera bitartekoak lotuta ditugu. Beraz, jarri ditzagun hemen egin beharrekoak:

- Otsailak 22: Film laburren emanaldia Larrabarrin.
- Martxoak 15: Asisko Urmeneta eta Edorta Agirreren hitzaldia, Larrabarrin. Hitzaldii hau Txorierriko euskara elkarteek Korrika dela-eta antolatuko dugun kultur zirkuituaren barruan dago.
- Maiatzak 5: II. Berbalagun eguna. Seguruenik, Iruña-Veleiara egingo dugu txangoa.
- Maiatzak 11: Derioko jaien barruan, Basaki, Zea Mays eta Trikizio taldeen kontzertua.
- Maiatzak 17: Pako Aristiren hitzaldia "Literatura eta bizitza", Larrabarrin.
- Ekainak 17: Txan magoa Larrabarrin.

Ikusten duzuenez, kultur egitarau oparoa eta denetarikoa prestatu dugu 2007ko lehen semestrerako.