Mintza eguna 07: kronika

, 9:30. Bi berbalagun Deriotik. , 10:00. Beste bi. , 12:00 beste hirurak. Donostia, euria barra-barra, ziri-ziri, haizearekin.

Bulebarreko kioskoa. Lehen azalpenak. Kortsarioen hiria, merkatarien hiria, liberalen hiria, harresiak, ... Handik Bretxara. Guardasola erosi. Merkatuaren gaineko kontuak. Konkistak, Sarriegi musikaria, euria atertu barik. Goazen txokora. Hamaiketakoa. Txorizoa, sagardoa eta patatak (gozoak eh, Txaro?). Hezetasuna eta beroa. Kalean lehen dantzak eta kantak.


Ibilbideak jarraitzen du. Gaskoien eliza, pikeak, Donostiaren erretzea, 31 de agosto, euria atertu barik. Konstituzio plaza, zezen plaza, tanborrada, euria taertu barik.


Poteoa, Txurrut taska. Berba eta berba, mingaina askatuz. Euria atertu barik. Bazkarirako prest? Atertu du, por fin.

Paella, okela eta milojas. Gozo. Barreak eta algarak. Jogurra nahi? Ez, trantxete gurago. Mingaina askatzeko jai eguna, berba eta berba, barre eta barre. Sexuaz ere (baina mingainak askatu zer ote da?).


Bazkalostea. Sari banaketa. Ez da entzuten. Herri kantak. Patxaranak eta likoreak. Dantzak: kalejira, jota, arin-arin, zazpi jauzi, ... Giputzek ezberdin. Beste bat, beste bat. Mahaiak batu behar. Beste tragotxo bat.


Autobusa. Alderdi eder. Puntualak izan behar ginen, eskerrak. Kalean kantetan. Autobusean kantetan. Aupa Sergio!!! Erribera, erribera. Bertsoak. Oihanari (Santutxu) despedida-edo. Kantak. Konturatu barik, Santutxu. Azken tragoak. Amaitu da. Datorren urtera arte. Bizkaian tokatuko ote da?


Argazki gehiago.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).