Udako ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2007ko eka. 26a, 16:28

Derioko Berbalagunak datorren ikasturtera arte agur esan du. Dena den, horrek ez du esan gura udan euskara ikasteko eta erabiltzeko aukerarik ez dagoen. Hona ekarriko ditugu horietako aukera asko:

 

-         Barnetegiak: hainbat eta hainbat aukera dago Euskal Herrian zehar barnetegietan parte hartzeko. Barnetegi mota ezberdinak, data ezberdinetan. Eskaintza zabala, benetan. Zerrenda bat egin du Karrajuak bere blogean.

-         Txorierriko AEK (Derio): EGA eta hobekuntza ikastaroak. Ikastaroak izango dira uztailean, 2tik 27ra (goizez, ikastaro trinkoa). Izena emateko azken eguna, ekainaren 29a. Informazio gehiagorako AEKko euskaltegitik pasa, 94.454.39.67 telefonoan edo txepetxa[abildua]aeknet.net helbidean.


-         Txorierriko Udal Euskaltegia (Derio): udako ikastaroak ere antolatzen ditu, baina ezin izan dugu horren gaineko informaziorik lortu. Informazioa lortzeko pasa Udal Euskaltegitik, 94.454.00.62 telefonoan edo euskera[abildua]txorierri.org helbidean.


-         Labayru (Derio): Labayruk ikastaroak antolatu ditu Derioko seminarioan. Hainbat eta hainbat ikastaro antolatu ditu: Alfabetatze mailak (3 maila, bizkaieraz), Goi mailak, EGA ikastaroa, Hobetze maila, Bizkaiera lantzen, Mintzamena, Hizkuntza eskakizunak ateratzeko ikastaroak, Itzulpen ikastaroak eta Euskara teknikari izateko ikastaroa. Honen gaineko informazio gehiago hemen.


Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).