Kanporamartxo giro ederrean.

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko ots. 27a, 00:00

Pasa dan zezeilaren 22an, domekaz, Kanporamartxo (edo Sasimartxo) ospatu gendun Santi Mamiko parkean. Ohitura zaharrari jarraituz, garizuma hasi aurreko domekan, ermita batera joan eta txitxiburduntzi gozoa prestatu gendun.

Lehen Sª Estebanera joaten ziren derioztarrak, orain gu Santi Mamira joaten gara; batzuk oinez, beste batzuk zaldiz... Txorizoa eta urdaia jan eta giro ederrean arrasti pasa egin gendun bertaratutakook. Hemen argazki batzuk:

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).