Lizarrara bidaia (maiatzak 3)

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko mai. 11a, 00:00

Igandean turismoarekin jarraitu genuen lasai-lasai. Goizean Eunate baseliza ezaguna, Andeloseko erromatar herria (Mendigorria) eta Artaxoako harresia ikusi genituen. Eguerdian Olitera joan ginen, bertan bazkaldu eta Oliteko gaztelua ikusteko. Jende gutxi joan ginen bidaiara, baina ondo baino hobeto pasa genuen guztiok, errepikatzeko moduan!!! Eskerrik asko guzti-guztioi eta, batez ere, Garean Elkarteko lagunei (bereziki, Mentxu, Larraitz eta Txusmari). Hurrengoan zuei tokatzen zaizue, e! Laster arte lagunok!