Aurton ere gura duzu?

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko ira. 15a, 00:00

Zuk ere gura duzu? Pote bat hartu, gurekin gelditu, parkean ibili, kirola egin, jende berria ezagutu… EUSKARAZ! Hauxe da zure aukera!
ZATOZ BERBALAGUNERA!
- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea. - Euskaraz berba egin gura duen jendearekin elkartuko zaitugu talde txikietan (3-7 lagun). - Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako bildu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko... - Ez dira klaseak, helburua euskaraz berba egitea da. - Modu erraz eta naturalean, zure euskara hobetuko duzu. - Euskaldun gehiago ezagutuko dituzu.
Gainera, beste talde batzuk ezagutzeko, ekintza mordoa antolatzen dugu ikasturtean zehar. Hemen behean dituzu iaz egindako ekintzen argazki batzuk. Zeuk ere berdin egin dezakezu aurten.
ANIMA ZAITEZ!
2008-2009ko ARGAZKIAK LARRABETZUKO TAILERRA MASAJE IKASTAROA TALO TAILERRA IPUN KONTALARIA BERBA-AFARIA MENDI IBILALDIAK KORRIKA MINTZA EGUNA

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).