2009an txarriak ez ziren ezkondu Txarribodan

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko aza. 11a, 00:00

Zemendiak 7, zapatua, Tximintxen Txarriboda bertso-bazkaria. Bazkaldu aurretik, trikipoteoa egin dogu tabernetatik. Gazte kuadrila polita batu gara. (Trikitilariak) Makinak ondo berotu ostean, “Lagun onak” txokora goaz, Remen, Enrique eta euren laguntzaileek prestatutako bazkari gozoa jatera. Porrusalda, solomoa piperrakaz, tarta izozkiagaz, kafea eta patxarana, bapo! (Remen bazkaria prestatzen) (Bazkaltzen) (“Tarterak”) Eta bazkal ostean, bertsolarien txanda. Hiru neska gazte, hirurak bizkaitarrak. Gustura entzuten doguz. (Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra) (Bertsolariak entzuten) Umoretsu dabiz, berde-berde, gaiak be halangoxeak dira eta. Azken gaia hauxe: Entzun dogu bertsolari txapeldunari sari extra emongo deutsiela aurten, agertokian dagoan beste bertsolari baten zerbitzua. Zeuek aukeratu! Iratxe Ibarra: Igor Elortza “señor perfekto” danean dabil primeran. Bizkaiko txapel guztiak daukaz ta danon ganetik hegan. Baina gaur ez da ondo ibili, joan jaku aldasbeheran, jakin nahi neuke bere ganean egonda zer sentitzen dan. Onintza Enbeita: Ze guapa nauen agertokian neura txapel barriagaz! Hotel batera joango naz orain, noski, Andoni Egañagaz. Nahiz eta kalbo ta hagin barik egon zaharraren zaharragaz, dana hain ondo egiten badau gero moja sartuko naz! Oihana Bartra: Txapelduna neu izango ei naz argi lotu da jadanik, nik zerbitzua hartuko neuke noski Jon Maiarengandik. Tablaua itxi ta oherantza eroan behar dot handik ta behin hasita bardin-bardin deust txapelagaz edo barik. Barre piloa egin ostean, amaitu da bertso-saioa, baina gure umorea ez! Dana batu eta trikipoteoan jarraituko dogu herriko tabernetatik giro ederrean. Datorren urtean gehiago! (Trikipoteoa)

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).