Ruper Ordorika Lezaman, sarrerak Derion ere bai

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko mar. 29a, 00:00

Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du apirilaren 16an, Lezaman. Zorrizketan bertako euskara elkarteak 11 urte egin ditu eta kontzertua urteurrenaren haritik egingo da. Horrezaz gainera, Literaturia ekimena aurkezteko aprobetxatuko da emanaldian. Literaturia ekainaren 4an, 5ean eta 6an izango da Larrabetzun. Ordorikaren kontzertuaren antolatzaile dira TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa, Tximintx Derioko euskara elkartea, Lagatzu Zamudioko euskara elkartea, Zorrizketan euskara elkartea, Arrekikili Larrabetzuko euskara elkartea, Berbalagun ekimena eta Literaturia egitasmoa. Ekitaldia Lezamako Udalak babestutakoa da. Kontzertua gaueko 10:30ean izango da Lezamako frontoian. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du, eta txartelak salgai jarri dira herri guztietan. Derion honako leku hauetan: - Tik-tak - Trippy taberna - Eleizalde taberna - Liliak loradenda

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).