Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakia Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela dio epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea dela-eta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.
Albistea berria.info-tik hartua.