Euskararen herriak asko dira gurean, baina Deriotik batzuk hurbil badaude ere, beste batzuk ez horrenbeste. Horregatik, eta Tximintxeko kide bati esker, euskararen herriak ezagutzeko bidaia zoragarria hasiko dugu Deriotik Deriora, euskararen herrietatik barrena. Atzerrira eta urrunera bidaiatzea modan badago ere, gure herrian bada ezagutu beharreko mila txoko eta herri, mila herrixka eta auzo.
Horiek denak ezagutzera emateko, euskararen herriak ezagutu saila irekiko dugu Tximintxeko blogean. Bi asterik behin, herri bat ezagutuko dugu, bertan zer dagoen ikusgai, zer egiteko dagoen, zer bizitza kultural eta soziala duen, non lo, jan edo edan, ... Milaka kontutxo, herri horiek gehiago ezagutze aldera.
Euskararen herriak zehazteko, Uemako herriak hartu ditugu aintzat. Jakin badakigu beste batzuk ere badirela euskaraz bizi diren herriak, baina lana zelanbait mugatu behar zenez, Uemako herriak hartu dira aintzat. Lehenik eta behin, Gipuzkoa aldera joko dugu, Adunara, hain zuzen ere. Eta hortik Euskal Herritik barrena bidaiatzen hasiko gara.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).