Eguen honetan, arrastiko 8etan, Gurea aretoan euskarazko film laburrak ikusteko aukera paregabea edukiko dugu.
Bederatzi ikus-entzunezko izango ditugu Derion. Urtero legez, ibilbide luzeko egileak eta hasi berriak batuko dira emanaldira. Telmo Esnal, Koldo Almandoz edo Arkaitz Basterrarekin batera, Estibalitz Ariz, Itziar Faido edo Urko Mauduit ere izango dira gurean. Gainera, urtero bezala, Kameratoian irabazle izandako lana ere izango dugu ikusgai Derion.
Askotariko aukera edukiko dugu ikusgai, estilo, formatu eta gai aldetik: umerozkoak, dokumentalak, animaziozkoak, serioak, errealistak, bideoklip bat, ...
Film laburren sinopsia.
Gainera, Telmo Esnal zuzendaria izango dugu Derion gonbidatu eta berari galdetu ahal izango diogu bere filmari buruz.