Mila eta hamaika gehiago

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko api. 27a, 00:00

(Ruper Ordorikak Lezaman emandako kontzertuan Totoan eta Literaturiaren izenean irakurritako testua) Mila eta hamaika gehiago gara Txorierriko euskaldunak. Mila eta hamaika gehiago gara Txorierrin euskaraz bizi gura dugunok. Txorierri euskaldunagoa litike mila eta hamaika gehiagok, ezetu ez eze, euskara egunero erabiliko bagendu. Hamaika gara urteetan Txorierrin euskaraz bizitzearen aldeko lanean gabizanok. Hamaika egitasmo proposatu eta burutu doguz urteotan guztiotan. Hamaika izerdi tangada eta mila gehiago geure hizkuntzaren alde. Hamaika burukomin eta mila gehiago geure kulturea ahalik eta gehien, ahalik eta duinen zelan zabaldu asmatu guran. ZORRIZKETANek hamaika urte bete ditu aurten. Hamaika urte mila izan leikez euskaldunon esakera zaharretan, hamaikatxu Txorierriko euskaldunen ahotan. Hamaikatxu urte asko dira diru gosez baino, borondate hutsez behar egitea gero eta gehiago kostetan jakun sasoi barriotan. Mila irakurle eta hamaika gehiago, mila literaturazale eta hamaika gehiago, mila kulturazale eta hamaika gehiago, mila euskaltzale eta hamaika gehiago batu gura doguz Larrabetzun ekainaren 4,5 eta 6an burutuko doguzan LITERATURIA jardunaldietan. Mila berba eta hamaika gehiago Mila kantu eta hamaika gehiago Mila zorion eta hamaika gehiago gure kulturaren epelera hurreratzen zarien guztioi. TOTOAN Txorierriko euskara elkarteen federazioa LITERATURIA

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).