Uribe-Butroeko lehenengo Bertsolari Txapelketako finalaz from Kopla Barik TB on Vimeo.
120 buru, 240 belarri eta oholtza gainean 6. Mungiko hiru (Mikel Goiriena, Asier Legarreta eta Olatz Ibarluzea), Leioako bi (Peru eta Beñat Vidal) eta derioztar bat (Ortzi Garitano). Pasa den zapatuan, Derion, Gurea aretoan, Uribe Butroeko bertsolari txapelketaren finala.
Ortzi hasi zen agurrean egurra ematen. Eta gero beste denak. Saioa txukuna izan zen, orokorrean, gorabeherak gorabehera. Tentsioa eta urduritasuna nabarmena izan zen, baina era berean bertso eta bertsoaldi txukunak entzun eta gozatu genituen. Ofizioka aritu ostean, bakarkako lana etorri zen. Eta, horren ostean, buruz burukoa. Horretara Mungiako bi bertsolari pasa ziren: Olatz Ibarluzea eta Mikel Goiriena. Merezita.
Eta buruz burukoa. Pena izan zen Olatzek ofizioka doinua galdu izana, pena, baina zuzenekoak horrelakoak dira. Buruz burukoa amaituta, Mikel Goirienak jantzi zuen txapela, Uribe Butroeko lehen txapelduna dugu mungiarra.
Sari banaketa etorri zen gero. Txakoli botilak banatu zituen Derioko alkateak, eta Karlos Ibarzabalek. Eta Mikeli txapela jantzi. Ortzi Garitano derioztarrak hirugarren egin zuen saioan. Orain ikusi beharko da Bizkaiko txapelketara sartzeko behar beste puntu batu dituen.